XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿JOXE MARI?.

Ara lau bei.

Bata zurtzia, Txuri, bestea beltz-beltza, Beltxa; bestea gorri-gorria, Gorri.

Bestea gorrizta ta adar-zabala, Kokua.

Mendi-aldera daramazkite bi mutikok; bada gabez giro ederra egingo du beiak bazkatzeko, Bei-eramalle, bi mutiko: Joxe Mari eta Martxel.

Beren musuak geresi onduak bezin gorri nai lituzke, baño oriztak dira.

Martxel luxea da; amar bat urte ditu.

Sudurra luzea du baño ez zorrotza, ertza zerbait goruntz altxatzen dala, bere politasuna galdu gabe Kopeta ez zabal ez mear; begiak beltzak, gozotasuna ta pakia dariote.

Zintzoa, mena, otzana da.

¿Ta Joxe Mari?.

Zortzi-bederatzi urtekoa.

Sudurra me eta txikia, ertza zuzen ebakia.

Larrua, orizta.

Potxoloa, begiak beti dantzan; kopeta zabala; geldi ezin egona.

Nasten ari danean oarrazi ezkero belaxe zentzatzen dana.

Kristau-Ikasbidea ikasteko alegiñak egiten ditu, jaten ariko balitz bezela ezpañak eta matrall-ezurrak mugituaz.

Joxe Mari eta Martxel, a zer mutiko politak.

Ura sinismen bizia aiena.

¡Bai biotz ederra nabaitzen dala bere agintzak zear!.

Maitetasun aundiz agur egin diate bi mutiko onak.

Ba-dijuaz, beiak aurretik dituztela aldapa gora.

Izkutatu dira zuaitz edo arbol orritsuen azpian.

Beien txilintx alaia oraindik nere belarriatarazen da.

Ba-duaz Joxe Mari eta Martxel, pakez beterik, sinismenez beterik, garbitasunez anima-gorputzak apaindurik.

Euskalerriko zelai belartsuetan, beiak, makinak lurra iraultzen ari diran landetan; artaldeak bildots zuriz alaitzen diran lekuetan ixiltasuna; nagusi dan baso bakarretan; erri eder aundietan aur politak, aur kristauak, aur garbiak, aingeruak ikusten ditut.

¿Bañan, zenbat iraungo du Jaungoiko gure Jaunak guri egindako mesede onek?.

¡Au kezka, au samintasuna!.

Ikastetetxera, eskolara juango dira ta....

Egunero Jainko gabeko eskoletan ibilliko dira: jakinduri asko ta gauza asko aitatzen entzungo dute ta Jaungoikoaren izen donea... erakusle edo maisu katolikoenak berak Uzkurtza edo Erlijioa erakustea debekaturik dauka.

Ain begirapen eta lotsa aundiz amatxok erakutsi dion izen donea, Jaungoikoa, ¿zergatik ez ote du erakusleak aotan artzen?.

Galdera au egin dezakio umeak bere buruari.

¿Joxe Mari potxoloak ez ote du galdera au egingo?.

Eta amaika-amabi urte betetzen dituanean ez ote dio bere buruari galdetuko: Nork daki geiago, nere amatxok ala erakusleak?.

¿Ta erakusleak zergatik ez ote du Jaungoikoa aitatzen?.

¿Ta erakusleak Jaungoikorik eztala esaten ba'du...?.

Naiz ez orrenbeste esan, erakusle edo maisuak Uzkurtza edo Erlijioa aitatzean maltzurkerizko par gaiztoa bein eta berriz egiten ba'du, ¿nora juango da gure aingeruen sinismen bizia?.

Eta au gertatzen ba'da, ¿zer egingo degu ori galerazteko?.

¿Gora jo?.

¿Goikoak entzungo ote digute?.

Kristau zintzoak izango ba'lira....

¿Eta zergatik ez dira Euskalerri osoan kristau-ikastetxeak egiten?.

Bizkaian zabaltzen asi dira, ¿zergatik ez dira gure artean ere egin bear?.

Katoliko asko bereetan dauzkaten bi alderdiak, Jeltzaleak eta Zarrontzale edo Tradizionalistak batzokietan eskola kristau bat zabalduko ba'lute....

Orduan agur kezkak eta samintasunak, Euskalerria len bezin kristau edo obea izango litzake.

Orduan zelai-menditan, basetxe-kaletan aingeruen izketa zoragarria ikusiko genduke.

LARREGI.